Egutegia 2023-24

Jangelako menua

    

Eskola Kirola

Agenda

Classroom tutoriala

 

Etxean bezain goxo

Makina bat taupada

 

PAILAZOAK LATXARTEGIN

Aurten ere, bisita polita izan dugu Latxartegi aretoan.

Ederki ibili gara gure pailazo maiteak ikusten.

 

BADATOZ PAILAZOAK!

Bihar asteartea, azaroak 28, Latxartegi aretoan,aukera izango dugu "Ez gara jaitsiko" emanaldi berria ikusteko.

Primeran pasako dugu!


                                                 

AZAROAK 25

 Azaroak 25ean hainbat ekintza burutu dira gure ikastetxean. 

Egutegi bat osatu dute Lehen hezkuntzako ikasle guztien artean. Bertan, hilabete bakoitzean, indarkeria matxistaren ondorioz hil dituzten emakumeen hainbat datu jaso dituzte (izena, adina, hilketaren data) eta frontoiko kristaleran ikusgai dago.

 

 

HH2 KAIXO UDAZKENA!

Gustura ibili dira eskolako txikienak hostoekin jolasten!

 

PIRATA MIKEL

Mikel Dominguez ikasle piratari elkarrizketa egin diote Goierriko Hitzan. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu argazkian.

 

ESKOLA KIROLA

Asteburu honetan, Eskola Kiroleko 6.jardunaldia izango da.

Irudiaren gainean klikatuz gero, informazio gehiago eskuratuko duzue (lekua, ordutegia...)

 

 

 

HH3 UDAZKENEAN ESPERIMENTATZEN

HH3koak kalabazekin esperimentatzen ibili gara: poltsa sentsorialak eta sumendiak egiten eta argiarekin jolasean ibili gara.

 

LH4 DELIKATUZ ORDIZIA

Aurreko asteazkenean Ordiziako D'elikatuz zentrora joan ginen.

Hitzaldi txiki bat entzun ondoren, azokara joan ginen produktu goxoak erostera.

Primeran ibili ginen!

 

 

HH4 ETA HH5 GAILETAK EGITEN

HH4 eta HH5eko ikasleak buru belarri ibili dira esperimentazio gelan gailetak egiten. 

Lehenik, arto aleak aletu, ondoren, masari forma eman eta azkenik, gailetak jan dituzte. 

 

XABOIA EGITEN

Aste honetan, eskolako laborategian xaboi naturala egiteko aukera izan dugu.

Bertara, familia ugari hurbildu dira eta arratsalde emankorra izan da!

Eskerrik asko partehartzaile guztiei eta Txaro andereƱoari!

 

ESKOLAKO TXIKIENAK!

Dagoeneko, HH2 urtekoak eskolara gustura datoz eta primeran dabiltza!

 

LH3 URRELUR MUSEOA

LH 3ko ikasleak ostiralean Urretxura joan ziren Urrelur museora eta minerologia tailerretara.

Primeran pasa zuten!

 

LH5 TAILERRAK

LH5.mailakoek tailer ezberdinetan parte hartu dute egun hauetan.

"Lorazpi" ekimenean loreak egin dituzte, bildutako plastikozko ontziekin eta,

"Domingo Agirren hondakinak kitto" lelopean, gauza interesgarriak ikasi dituzte.

 

 

LH3 eta LH4 ZARAUTZEN

Ederki ibili dira aste honetan erdi zikloko ikasleak Zarautzen!

 

HH5 LIBURUTEGIAN

 Begira zein ondo ibili ziren HH5 urteko neska mutilak herriko liburutegian!

Bukatzeko, ipuin kontaketa saioa izan zuten.

 

GREBA EGUNAK

STEILAS, ELA  eta CCOO sindikatuek URRIAREN 24EAN ETA 25EAN  greba deialdia egin dute "EUSKAL HEZKUNTZA PUBLIKOA INDARTZEKO ETA LAN BALDINTZAK HOBETZEKO" helburu.

Gure ikastetxeak, Klaustrokideen artean bozketa egin ondoren, lan uzte deialdiarekin bat egin du.

ELIKADURAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur "Elikaduraren Nazioarteko Eguna" ospatzeko fruta ekarrri dugu eskolara.

Gustura aritu gara fruta jaten.

 

 

LH5 ZUMAIAN

Ederki ibili dira LH5.mailakoak Zumaiako Flyschetan gauza interesgarriak ikasten!

 

 

EGUNEAN BEHIN JOLASA

egunean behin jokoa de DOMINGO AGIRRE

ERREKA EGUNA

Aurreko larunbatean, Erreka Egunaren hemeretzigarren edizioa ospatu zen.

 Bertan, 94 pertsonek hartu zuten parte eta 730kg hondakin bildu zituzten.

ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen familia guztiei.

ERREKA EGUNA de DOMINGO AGIRRE

ARANTXAREN JUBILAZIOA

Asteazkenean Arantxa andereƱoaren jubilazioa ospatu genuen.

Omenaldi polita prestatu zioten 2.zikloko ikasleek (dantzak, abestiak, opariak...)

Espero dugu hemendik aurrera ere, oso zoriontsu izatea etapa berri honetan. 

Mila esker eskaini diguzun guztiagatik!

AGUR de DOMINGO AGIRRE

LH5 CHILLIDA LANTOKIAN

LH-5.mailako neska mutilak Chillida Lantokira joan dira.

Gauza asko ikasi dituzte eta primeran ibili dira!

 

 

LH5 ETA LH6 LAKIOLAN

Aurreko ostiralean LH-5 eta 6.mailako ikasleak Lakiolara joan ziren eta ederki pasatu zuten goiza.

Aupa mendizaleak!!

 

BEKAK 2023/24

Adi!! hurrengo ostirala, azkenengo eguna da bekak eskatzeko.

Informazio gehiago eta eskaera online egiteko aukera, irudiaren gainean klikatuz gero.

 

NAGORE BELASTEGIREN LIBURUAREN AURKEZPENA

Nagore Belastegi, eskolako ama bat da, Juneren ama, eta gaur arratsaldean herriko kultur etxean"Ziriborroak. Kontatu behar ez nituenak" liburua aurkeztu du Koldo Landaluze ilustratzailearekin batera.

Jende ugari bildu gara eta 13 ipuin ilustratu dituen liburua hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu.

Zorionak Nagore!


IRENE PAREDESEN ERANTZUNA

Hau izan da Irene Paredesen erantzuna, ikusteko, irudiaren gainean klik egin:

                                                                              

IRENE PAREDES

Ikasturte berria hasi dugu eta Irene Paredes futbol jokalariari bideo hau grabatu diogu.

Zorionak Irene!

 

IKASTURTE HASIERA

Udako oporrak ederki pasa ondoren, ikasturte berriari hasiera ematera goaz.

 

Ongi etorri guztiei!

 

 

ONDO PASA!

Ondo pasa udako oporretan!

Irailaren 7an berriro elkartuko gara!


LH6 AGURRA

Iritsi da momentua LH6 mailako ikasleei agur esateko.

Eskolan izan duzuen ibilbidea ederra izan da, eta espero dugu, hemendik aurrera ongi jarraitzea.

Nahi duzuenean etor zaitezkete bisitan, ongi etorriak izango zarete!!

 

Aupa zuek!!

 

 

HH5 AGURRA

HH5 urteko ikasleek Haur Hezkuntzako etapa bukatu dute.

Aurreko astean, familiekin batera, giro onean "festa agurra" ospatu zuten.

 

Mila esker familia guztiei!

 

 

LH6 EZ ZAUDE BAKARRIK!

Oraingo honetan, 6.mailako ikasleek egindako lan bikaina ikusgai duzue.

Landutako gaiak oso interesgarriak izan dira eta lortutako emaitza ezin hobea.

 

Zorionak txapeldunak!

 

ELKARBIZITZA PHOTOCALL

Hemen duzue Elkarbizitza egunean egindako photocall.

Eskerrik asko partaide guztiei!

 

LATXARTEGIKO EMANALDIA

Begira zein ikuskizun polita eskaini zuten HH5, LH2 eta LH4 ko ikasleek!

 

BEARI AGURRA

Mila esker gure artean egin duzun lan guztiagatik, Bea.

Zorte on hasi behar duzun bide berri horretan!

 

HEZKUNTZA LEGE HONI EZ

BERTSOLARITZA

LH-5. eta 6. mailako ikasleek emanaldi polita eskaini zieten lehen zikloko haurrei bertsolaritza klaseei amaiera emateko.

Mila esker txapeldunak!!

 

ELKARBIZITZA EGUNA

Begira zein ederki ibili ginen Elkarbizitza eguna ospatzen!

"Trapalata" txarangak giro bikaina jarri zuen.

Meriendatu ondoren, familiek, irakasleek eta ikasleek antolaturiko tailer ezberdinetan parte hartu genuen.

 

Mila esker hurbildu zineten guztiei!

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Hurrengo igandean, ekainak 4, "Euskal Eskola Publikoaren jaia" ospatuko da Mungia herrian.

Informazio gehiago lortzeko, irudiaren gainean clik egin.

 

 

 

  

HH3 eta 4 ZUBIETA ETA MONKEY PARK

Ederki ibili ziren HH-3 eta 4ko ikasleak irteera egunean.

Lehenengo, Lasarteko Monkey Parken ibili ziren eta ondoren Zubieta herrira joan ziren.

Egun ederra pasa zuten!!

ELKARBIZITZA JAIA, EGITARAUA

Dakizuenez, Elkarbizitza astea ospatzen ari gara, aurtengo gaia, familia mota ezberdinak da (tradizionalak, guraso bakarrekoak, harrera familiak...) Familiak duen garrantziari buruz hitz egitea dugu helburu eta gure eskolan dauden familia mota ezberdinak ezagutzera eman nahi diegu.

Asteari bukaera emateko, ekainak 2 ostirala, jai egun bihurtuko dugu arratsaldeko 5etatik aurrera. Merienda eskainiko da ikasle guztiontzako eta jolasak antolatuko dira ikasle eta gurasoentzako.

Herrian sortu den "Trapalata" txaranga berriak, girotuo du jai arratsalde hau.

ANIMA ZAITEZTE!!

HITZALDIA

"Elkarbizitza astea" ekitaldiaren barruan, hurrengo astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 18:00etan hitzaldi interesgarria antolatu da Alvaro BeƱaranen eskutik.

Hitzaldia eskolako aretoan izango da.

Animatu zaitezte!!

 

MAIATZAK 17

Aurreko asteazkenean, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatu genuen. Ikasleek, irakasleek eta familiek ekitaldi desberdinak parte hartu zuten. Arratsaldean, guztiok elkarrekin mosaiko erraldoia osatu genuen,  ikurrina irudikatuz. Bosgarren mailako bi ikasleek aurkezle lanak egin zituzten. Ekitaldiari bukaera emateko  Glaukoma taldearen ā€œGure Kaiolaā€ abestia dantzatu zuten denek. Modu honetan, genero aniztasunaren inguruko lanketa  egin zuten, LGTBIQ+ AURRERA lelopean

 

 

HH5 BARRIAN

HH BOST URTEKO IKASLEAK BI EGUN EGON DIRA BARRIAKO ATERPEAN.

BERTAN PRIMERAN IBILI DIRA: JOLASTEN, PARKEAN, PIJAMA FESTA…ETA GAUEAN DISKOFESTA SAIOA IZAN DUTE.

 

 

 

LGTBIQ+ EGUNA

 

LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna dela eta,

datorren asteazkenean, maiatzak 17, afrratsaldeko 15:45etan, eskolako futbol zelaian

osatu nahi dugun ikurrinako pieza bat izan nahi baldin baduzu,

hurbildu zaitez eskolara eta zure seme alabekin batera parte hartu!

Eguraldi txarra eginez gero, frontoian ospatuko dugu.

Animatu zaitezte!

 

 

 

LH-1 DONOSTIAN

LH1.mailako kideak, maiatzak 10, Donostiako Aquariumean eta Kontxako hondartzan egon gara.

Primeran pasa dugu!

LH5 ZUMAIAN

Begira zein ondo dauden LH-5.mailako ikasleak Zumaian!

 

Ederki ibili ziren!

 

HH4 INGELESA

Zenbakiak ikasteko helburuarekin, Penny Dale-ren "TEN IN THE BED" ipuina landu dugu.

Honekin batera, abesti ezberdinak ikasi ditugu eta antzerki musikala egiten animatu gara.

 

JAIETARAKO PREST!

Begira zein ondo ibili ziren HH-3,4 eta 5 urtekoak buruhandiak eta erraldoiak ikusten!

Mila esker bertako arduradunei emanaldi zoragarria eskaintzeagatik, haurrak goxotasunez hartzeagatik eta emandako sorpresengatik!!

 

HH5 HONDARRIBIN

Ederki ibili dira aste honetan LH-5.mailako ikasleak Hondarribin!

AUTISMO ASTEA

Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da apirilaren 2a. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak autismoaren astea antolatu du, martxoaren 27tik apirilaren 2ra eta ekintza ezberdinak antolatu ditu: hitzaldia, txu-txu trena, haur parkea...

 

 

 

ESKOLARA OINEZ

Aurreko asteazkenean, "Energia astea" ospatzen ari garela aprobetxatuz eta Agenda 2030ekin dugun konpromezua kontutan hartuta, eskolako hainbat familia, ikasle eta irakasle, elkarrekin oinez etorri gara eskolara.

Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi!

 

ZIENTZIA ASTEA

ZIENTZIA ASTEA iristear dago. 

Hurrengo egunetan energia gaia gure ardatza izango da. 

Prestatutako guztiarekin asko gozatzea espero dugu!

 

LH1-2 HONDARRIBIAN

Aste honetan, eskolako lehenengo zikloko ikasleak Hondarribira joan dira bi egun pasatzera.

Oso gustura ibili dira eta burututako ekintzekin asko disfrutatu dute (ginkana, hondartza, parkeko jolasak, pijama desfilea, diskofesta...)

 

 

 

 

JOLAS KOOPERATIBOAK SORGINTXULOREKIN

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, martxoak 18, 17.00etan Kultur etxean. 

 

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.

 

Epea: ostegunera arte, martxoak 16, 14.00ak arte. Lotura: www.legazpi.eus/jolasak-sorgintxulorekin

 

Anima zaitezte!

MARTXOAK 8 OSPATZEN

Euria zela eta, Laubideko boulebarrean ospatu behar zen jaialdia, eskolako frontoian ospatu zen.

Bertan, eskolako partaideek "Aske Maite" abestia dantzatu zuten, "Izarren desfilea burutu zuten, eta  txokolate bero batekin  bukatu zuten.

LH5 UDALETXEAN

Gaur martxoak 8, 5. mailako ikasleek,Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan egin duten "IZARREN PASEALEKUA" lana, udaletxeko batzar aretoan erakutsi dute. Bertan, 12 emakume "izar" identifikatu dituzte, eta horien artean, Irene Paredes, Maria Redondo eta Mikele Arizkorreta legazpiarrak.

Ondoren, Legazpiko lehen emakume alkatea izan zen Maria Iciar Aranaren istorioa ezagutu dute eta saioa bukatzeko "Izarren Pasealekua" osatu dute enparantzan.

 

 

MARTXOAK 8- EGITARAUA

Hurrengo asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hemen duzue, egun horretarako egitaraua!

Ez ahaztu eskolako kamiseta morea janztea!

 

IƑAUTERIETAKO JAIALDIAREN BIDEOA

Urbeltz pilotalekuan grabatutako IƑAUTERIETAKO bideoa ikusteko aukera duzue.

Ea gustatzen zaizuen!!

 

Hauek dira IƱauterietako jaialdian parte hartu zuten taldeek.

 

HH5 READY? PREST?

HH5 urteko ikasleek San Diegon (California) kokatuta dagoen King-Chavez Academy of excellence eskolarekin trukea egin dute.

AloƱa "teacher"ekin bideotxo hau grabatu dute, hango eskolako laguntxoekin harremanatzeko.

Ikusi zein ederki hitz egiten duten ingelesez!

Do you speak english?

 

LH4 XABI ZURUTUZAREKIN

Ostegun honetan, Xabi Zurutuzaren bisita izan dugu eskolan. Gure eskolako ikaslea izan zen eta orain moto pilotu mundialista da.

4.mailako ikasleek, Xabiren biografia landu ondoren, galdera batzuk prestatu zituzten  eta Xabik, hurbiltasuna erakutsiz, erantzun zien.

Primeran pasa dugu!!

Mila esker Xabi!!

 

IƑAUTERIAK

Ostiralean iƱauteriak ospatuko ditugu!

Aurten, jaialdia Urbeltz pilotalekuan izango da eta ondoren desfilean parte hartuko dugu.

Hemen duzue jaialdiaren egitaraua.

 

 

 

AURREMATRIKULA

Aurrematrikula epea otsailaren 13tik 24ra,

9:00etatik 18:00ak arte.

Zatoz Eskola Publikora, zatoz denon eskolara!

 Informazio gehiago irudiaren gainean klikatuz.

 

NOLAKOA DA GURE ESKOLA?

MATRIKULA BILERA ETA ATE IREKIAK

Herrikoia! Eskola irekia eta partehartzailea.

 

Zatoz gu ezagutzera!

 

ESKOLAN ETXEAN BEZAIN GOXO

Haur batek bere ekimenez eta interesez jarduten duenean, irakasten saiatzen garenean baino askoz gaitasun eta ezagutza sendoagoak bereganatzen ditu.

-Emmi Pikler-

 

ETORRI GUREKIN AMETS EGITERA!

ESKOLAKO AGENDA 2030

Bihar Urtarrilak 26, INGURUMEN HEZKUNTZAREN EGUNA ospatzen da.

 

 

MARI CARMEN ANDEREƑOAREN JUBILAZIOA

Gaur Mari Carmen ingeleseko andereƱoaren agurra ospatu dugu eskolan.

Urte asko gure eskolan lanean aritu ondoren agur esateko ordua iritsi zaigu!

Zoragarria izan da zurekin konpartitu dugun guztia!

Mila esker Mari Carmen, zoriontsua izan zure etapa berri honetan!

 

Eta badakizu...Domingo Agirre eskolako ateak beti zabalik izango dituzula!

 

LH6 TXANGOA

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Lemoizen eta Barrian izan dira.
Esperientzia ona izan da eta primeran pasatu dute!

 

 

SANTO TOMAS AZOKA

Begira zein argazki ederrak atera zituen eskolako aita batek "Santo Tomas Azoka" egunean.

Mila esker Dani egindako lanagatik!

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Zorionak eta Urte Berri On eskolako partaide guztiei!

 

SANTO TOMAS AZOKA

Giro ezin hobean Santo Tomas azoka ospatu dugu gaur goizean.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkizuegu  parte hartu duzuen guztiei.

 

KULTURA SARIA MARI ROMERO

Aurtengo Kultura Merezimendua Mari Romerori eman diote (eskolako irakasle ohia) "Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido" bere laugarren liburua argitaratu duelako.

Ekitaldi ederra ospatu zen aurreko ostiralean kultur etxean. Legazpiko abesbatzak ederki abestu zuen eta Maider Encinak ere, aurreskua dantzatu zuen.

Sariak IƱigo Imazek eta Koldobike OlabideK banatu zituzten.

 

Zorionak Mari!

KULTURA SARIA DOMINGO AGIRRE

SANTO TOMAS AZOKA

Hurrengo igandean, hilak 18, goizeko 11etatik aurrera "Santo Tomas Azoka" ospatuko dugu azokako arkupetan.

Etor zaitezte baserritarrez jantzita eta ondo pasa!

Egitaraua ikusteko, irudiaren gainean klitatu.

SANTO TOMAS DOMINGO AGIRRE

GREBA EGUNA

STEILAS, LAB ETA ELA sindikatuek abenduaren 14rako greba deialdia egin dute "PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA" helburu.

Gure ikastetxean, Klaustrokideen artean %92,7ak lan uzte deialdiarekin bat egin du.

Sindikatuek bidalitako komunikatu bateratua ikusteko klikatu hemen


LEGAZPI OPEN RUBIK

Jon Alberdik, eskolako ikasleak, bere gurasoekin batera, Rubik kuboen Nazioarteko txapelketa antolatu du abenduaren 17an eta 18an gure herrian. Jon, kubo honekin espezialista handia da. Duela egun batzuk, EITBko "Biba Zuek" saioan ikusteko aukera izan dugu, Rubik kubo ezberdinekin bere trebetasunak erakutsiz.

 

Aupa Jon!!

 

Bideoa ikusteko, irudiaren gainean klikatu ezazue!

 

 

HAURRAK ETA PANTAILAK HITZALDI-SOLASALDIA

Hurrengo asteartean, hilak 13, Kultur etxeko areto nagusian "Haurrak eta pantailak" izeneko hitzaldi-solasaldia antolatu du oraingo honetan Eskolako Guraso Elkarteak.

Bideratzailea Miren Ros izango da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

 

PAILAZOAK LATXARTEGIN

Aurten ere, Porrotx eta Mari Motots pailazoekin egun bikaina pasatu dugu!

 

EUSKARAREN EGUNA

Giro ederrean ospatu genuen ostiral arratsaldean EUSKARAREN EGUNEKO dantza eskolako jolastokian.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei.

 

DiseƱo de DOMINGO AGIRRE

IPUIN KONTAKETA ARANTZAZUN

Gaur EUSKARAREN EGUNA dela eta, egun berezia izan dugu Arantzazuko eskolan.

LH-4.mailako ikasleen bisita izan dugu. Elkarrekin dantza egin dugu, abestu dugu eta ipuin zoragarriak kontatu dizkigute.

Bukatzeko, hamaiketako berezia banatu digute.

 

Mila esker!!!

 

EUSKARAREN EGUNA

Bihar, abenduak 2, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu.

Hemen duzue egun honetarako prestatu dugun egitaraua.

 Jolastokiko jardueran parte hartzera gonbidatuta zaudete!

 

AUPA GURE EUSKARA MAITIA!

 

DiseƱo de DOMINGO AGIRRE

TALO TAILERRAREN BIDEOA

Aurreko ostiralean, eskolako familia asko Telleriarten elkartu ziren guraso elkarteak antolaturiko "Talo Tailerrean" parte hartzeko prest.

Giro bikainean primeran ibili ziren.

 

Mila esker Telleriarteko talogileei eskainitako laguntzagatik!

 

 

PAILAZOEN EMANALDIA

Datorren asteartean, azaroak 29, "Porrotx eta Maromotots" pailazoak ikustera joango gara.

Ikuskizuna, goizeko 10:00etan Latxartegi Aretoan izango da.

Gogoratu eskolako kamiseta eta jertsea jantzita eramateaz!

 

Oraingo honetan, pailazoak ospakizunetan dabiltza. Urte hauetan, makina bat abentura bizi izan dituzte eta bere lagunekin partekatu nahi dituzte.

Herriz herri joango dira Panpoxa furgonetan haien bila, irribarrea agerian.

 

 

AZAROAK 25

Begira zein polita den Azaroak 25ean frontoian grabatutako ospakizunaren bideoa.

 

 

 

Aurten ere, Azaroak 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.

Hemen duzue eskolako frontoian ospatuko den ekitaldiaren egitaraua:

 

HOTZ LEGAZPI

HOTZ Legazpi taldeak janari bilketa bat antolatu du, ZAPOREAK elkartearekin batera. Ekimena ikastetxeetan burutuko da honako leloarekin:

"IKASLE BAT, KILO BAT"

Hau da, ikasle bakoitzak ondorengo elikagaietako pakete bakar bat ekartzea du helburu.

Datorren astelehenean hasiko da, hilaren 21etik 25era.

 

 

LEGE-AURREPROIEKTU HONI EZ

Sare Publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea  behar dugula adierazten dugu, sare publikoa baita aukera-berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatu behar dituena.

 

 

EUSKARALDIA 2022

ONGI ETORRI EUSKARALDIRA!!

 

Bihar, osteguna, ongi etorri emango diogu Euskaraldiari Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Legazpin ere ekitaldi xume bat prestatu dugu, eta denok gonbidatuta zaudete.

 

                          NON:       Kale Nagusian

                                           (eguraldi txarrarekin Azokan)

                          NOIZ:      azaroaren 17an, osteguna

                          ORDUA: 18:30ean

 

Gurekin izango da Nerea Arriola yootuber euskalduna, tarte alai, atsegin eta umoretsu bat pasatzeko.

 

TALO TAILERRA

 Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, "TALO TAILERRA" ospatuko da Azaroak 25ean Telleriarteko Talogileen eskutik Uztarri elkartean.

Anima zaitezte parte hartzen!


IPUIN KONTAKETA

Plan ona hurrengo asteazkenerako!

Anima zaitezte!

HH2-PAPER BIRRINDUAREKIN JOLASEAN

Gaur txikitxoen erdiko plaza paper birruinduaz bete zaigu!!
Haurrek testura, pertzepzio eta sentsazio ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dute.


SEKULAKO FESTA BIZI IZAN DUTE!!

 

LH6-IBAIA AZTERTZEN

 6. mailako ikasleak Urtatza ibaira gerturatu gara, batez ere uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Ur laginak eta lur laginak hartu ditugu, eta ondoren gelara ekarri ditugu ikertzeko. Baita ere bertan hartu dugu uraren temperatura, ikasi dugu uraren abiadura neurtzen eta ibaiaren inguruan dauden landareak eta bizi diren animaliak behatu ditugu. 

Bikain pasatu dugu eta asko ikasi dugu!!!!!

GURE IRRATIA!!

Irrati saioak martxan ditugu. 

Entzun-entzun!!

 Ea zer nolako berri interesgarriak kontatzen dizkiguten gure lagunek!!

 

 

LH6- ZIENTZIA LANTZEN

 

Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek, Hezkuntza Zientifikoan murgilduta dabiltz!!

Zein esperimento egin ote dute oraingo honetan?

DANBORRADA

 

Haur Hezkuntzako ikasleek "San Sebastian" eguna ospatu dute danborrak gogor astinduaz!! 

Artistak zarete!! 

ZORIONAK!!

MATRIKULA ZABALIK!!

Behar duzuen informazioa  HEMEN hitzaren gainean klik eginez lortu dezakezue.

 

BELLOTA LANTEGIKO "GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA"

Bellota enpresak antolatu duen gabonetako postal lehiaketan, IBON HUERTA ( HH 5 urte)  irabazlea izan da, 3-6 urte bitarteko kategorian.

 

ZORIONAK IBON!!

EUSKARALDIA LEGAZPIN

HAURREN GIZA ESKUBIDEEN EGUNA

Gaur Azaroak 20, "Haurren  Giza Eskubideen Eguna" ospatzen da. Hau dela eta, "ZUEKIN" abestia entzuteko aukera duzue.

Milaka haur daude gerren menpe, etxe gabe, babesik gabe eta bere herritik ihes egin behar izan dute. Kantu honekin babesa eman nahi diete eta haurren giza eskubideak bermatu daitezen aldarrikatzen dute.

 

EUSKARALDIA: IPUIN LABURREN LEHIAKETA

Legazpiko EUSKARALDIAK antolatutalo ipuin laburren lehiaketarako, gure ikastetxean egindako IPUINAK martxan daude!!

Idatzita eta bidalita!!

 

ZORTE ON PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!

 

EUSKARALDIA

IA, IA IA…. BADATOR EUSKARALDIA!!!

 

Hementxe duzue aurtengo Euskaraldiko bideoklipa, abestia eta ipuin labur labur laburren lehiaketa.

Anima zaitezte eta gozatu euskaraldiarekin!!

 

Klika irudian.

 

 

MORIARI LAGUNTZEN

Moriako pertsona errefuxiatuek laguntza behar dute.


MARRAZKI LEHIAKETA

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAI BIRTUALA

Hau da, asteburu honetatik aurrera, prestatu duten programa ederra. Gure etxeetatik on line jarraitzeko aukera izango dugu.

Jarduerak, EHIGEKO Youtube kanalean eta Euskal Eskola Publikoaren sare sozialetan jarraitu ahal izango dituzue.

Disfrutatu!!

KLIK HEMEN


LGTB-FOBIA

ā€œMAIATZAK 17ā€

 ELKARBIZITZAKO blogean, egun honen inguruko azalpenak eta
zenbait proposamen ikus ditzakezue.

FAMILIA EGUNA

Gaur, MAIATZAK 15, FAMILIA EGUNA ospatzen da.
 

Bizi dugun garai honetan, gure eskolan eta gizartean ditugun familia mota guztiak batera bizitzen ari gara pandemia.

 

MUXU, MUXU, MUXUUUUU!

LH-6 IRAKURKETA PARTEKATUA

 

Emakumeen Egunaren baitan, martxoaren 6an Chillida Lantokin adin ezberdinetako 80 legazpiarrek "Su tranpa" liburua irakurri zuten ozenki.

Bertan, gure ikastetxeko LH-6mailako ikasleek parte hartu zuten.

Emakumeen lan baldintza duinak, bidezko merkataritza, irakurzaletasuna, inklusioa eta irakurtzeko eskubideak aldarrikatzeko unea izan zen.

Irudiaren gainean KLIKATUZ, argazki gehiago ikusteko aukera duzue.