IKASTURTE AMAIERA

 

Ikasturte berezi honi amaiera emateko momentua iritsi da eta eskola komunitatea osatzen dugun guztioi mila, mila  esker zuen partaidetzagatik. 

Irailean indarberrituta hasiko gara eta berriz ere elkarlanean jarraitzeko prest! Uda ona igaro dezazuela eta laster arte!!

NAHIZ HURBIL,

NAHIZ URRUN,

GU BETI LAGUN!!


LH6 AGURRA

 

LH 6. mailako ikasleak agurtzeko unea iritsi zaigu eta elkarrekin eginiko bidea beti gogoan izango dugu!!
Etapa berri hau inadartsu eta pozik hasi dezazuela opa dizuegu bihotz-bihotzez!!

ZARETEN  BEZALAKOAK IZATEN JARRAITU!!

 

 

 


INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EKAINAK 5, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

6.mailako ikasleek bideo zoragarri honen bidez gogorarazten  digute zeinen garrantzitsua den gure ama lurra ongi zaintzea!!


Mila esker!!

 


INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

GAUR EKAINAK 5, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DUGU. 

 

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Lehenengo urtez ezin izango dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu.

Hala ere, gure etxera iritsiko da!! Logoa inprimatu, koloreztatu eta leihoan jarri.

Nahi izanez gero, argazkia atera eta jaia@ehige.eus helbidera bidali eta beraien sare sozialetan argitaratuko dituzte.

Informazio gehiago HEMEN


ENE KANTAK

GURE IKASLEENTZAT SORPRESA TXIKI BAT DAUKAGU!!

 


IKASLE ETA FAMILIA GUZTIENTZAKO

Ez zaitezte ahaztu gurekin!! Guztion artean lortuko dugu eta laister ikusiko gara!!

 

 

 


EUSKARALDIA

Eskolak bat egin du "ETXEALDITIK EUSKARALDIRA" proposamenarekin. Bideoak ikusteko "Euskararen Txokoan" blogean sartu edo irudiaren gainean klik egin.


HAURRAK KALERA!!

Bihar apirilak 26 eta azkenean heldu da egun berezi hau!!

Bihartik aurrera zuen haurrek kalera atera ahal izango dute zorionez eta hau ere, egoera guztiz berria izango da hainbeste aste etxean pasa ondoren.

Poza, ilusioa, beldurra, urduritasuna....biziko dituzue bai beraiek eta baita zuek ere eta une hauetan. Laguntzeko asmoz, hemen duzue “HARTZA MARTZA” ren ipuina.

Baliogarria izango zaizuelakoan, disfrutatu ipuina eta biharko eguna!!!
Agur eta ondo ibili paseoan!!!

 


ZORAGARRIAK ZARETE!

Azken hiru aste hauetan bizi izan dugun egoera, benetan zaila izan da guztiontzat!
Hau dela eta, irakasle guztion izenean, mila-mila zorion bidaltzen dizkizuegu familia guztiei zuen partaidetzagatik eta bereziki gure ikasle txapeldun horiei.
Ongi zaindu zaitezte eta laister arte!!

 


ORTZADARRA PROIEKTUA

 

Oso egoera latza bizitzen ari gara une hauetan eta elkarri indarrak emateko, ortzadarrak sortu ditugu gure balkoiak eta lehioak apaintzeko.
Horrela inguruko etxeetan dauden haurrei, helduei, aiton-amonei...bakarrik ez daudela adierazten diegu.

Mila esker ikasleei, familiei, irakasleei...proiektu honetan egindako lanagatik!!!!

 


MENTXUREN JUBILAZIOA

 

Iritsi da Mentxuren jubilazioa!! Irakasle bikaina eta lankide zoragarria. Etapa berri baten aurrean zaude orain, baina badakizu Domingo Agirre eskolako ateak, zuretzat beti zabalik egongo direla.

Bihotzez muxu handia eta gure maitasuna!!


IÑAUTERIAK 2020 JAIALDIA


IÑAUTERIAK 2020 DESFILEA


ZATOZ GUREKIN!


WASAP ELKARRIZKETAK

Begira ezazue zein interesgarriak diren wasap elkarrizketa hauek. Mila esker parte hartzaile guztiei!!



IÑAUTERIAK 2020


GABON POSTALA

Zorionak eta Urte Berri on!!

Jai zoriontsuak izan, urtarrilaren 7an berriro elkartuko gara!

 


OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2019

OLENTZERO eta MARI DOMINGI etorri zaizkigu eskolara eta ilusioak eta urduritasunak zirrara eragin digute. 
Eskerrik asko oso zoriontsu egin gaituzuelako!!
Agur eta hurrengo urte arte!!


SANTO TOMAS AZOKA

Eskerrik asko SantoTomas azoka aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi!! Eskerrik asko ere, Daniel Huertari horrelako argazki zoragarriak ateratzeagatik!!

 


ZER DA ZURETZAT EUSKARA?

Eskolako hainbat guraso, ikasle eta irakasleen artean egindako bideoa. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, MUNDIALAK ZARETE!

 


EITB MARATOIA "LAU TEILATU"

Gure eskolako irakasleek bat egin dute EITB MARATOIAREKIN "Lau Teilatu" abestuz.

 


EUSKARAREN EGUNA

Aurreko egunetan burututako ekintzei bukaera emateko, atzo Euskararen Eguna ospatu genuen dantza ezberdinak antzeztuz.

 


EUSKARAREN EGUNA

 

Abenduaren 3an, Euskararen egunarekin bat egingo dugu eskolan.

Ikasleek, zikloka, aukeratutako abesti bat dantzatuko dute eta ondoren, denok batera “Aho bizi, belarria prest” eta “Makina bat taupada” abestu eta dantzatuko dugu.

Animatu nahi zaituztegu gurekin batera dantzatzera.

Horretarako hemen dituzue abestiak. Beraz, ikusi eta ikasi!

 

Urtero bezala, abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA

ospatuko dugu. Hemen duzue urte honetako egitaraua.

Animatu eta etorri gurekin dantzatzera!!

 


EITB MARATOIA "LAU TEILATU"

Gure eskolako irakasleek bat egin dute EITB MARATOIAREKIN "Lau Teilatu" abestuz.