ONGI ETORRI!!

Oporrak ederki pasa ondoren, ikasturte berriari indar berrituta ekingo diogu eta laster elkarrekin izango gara!

Ongi etorri guztiok!!

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERAK

Ikasturtea amaitzeko gutxi falta zaigu eta gure ikasleek a zer nolako txangoak egiten dabiltzan!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HITZALDIA

ELKARBIZITZA ASTEA

 

Aurten ere, eskolak "ELKARBIZITZA ASTEA" ospatuko du eta Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) izango da landuko dugun gaia.


 Ikasle hauek eta beraien familiek bizitzen duten errealitatea eskolako beste ikasle eta familiei helaraztea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta hori izango da urte honetako erronka.

 

Hau dela eta, astean zehar, maila guztietan jarduera desberdinak burutu ditugu.

 

 

 

 

 

UDA IKASTAROA 2021

ADI!! DAGOENEKO IREKITA DAGO HAURREN UDA IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA.

 

EPEA: MAIATZAREN 19tik 28ra

 

LGTBIa+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Hemen duzue gure eskolan mailaz maila landu eta burutuko ditugun

ekintzen egitaraua.

 

 

 

SANTIKUTZ JAIAK

HH4 eta HH5 urteko ikasleek oso gogoko dituzte erraldoiak eta buruhandiak eta aurtengo jaiak ere oso desberdinak direnez, eskolan ospatu dituzte.

Buruhandi zoragarriak egin dituzte eta primeran pasa dute!!

 

LIBURU EGUNA

Aurten ere LIBURU EGUNA dela eta aste osoan zehar ekintza desberdinak landu ditugu maila guztietan eta ostiralean bereziki ospakizun bikainak burutu ditugu!!

 

MAGIA HH 3 URTEKO GELETAN

Gure geletara ENEKO MAGOA etorri da; izugarri politak izan dira eskaini dizkigun magia jolasak eta ikasle guztiak zur eta lur geratu dira egon dira emanaldian.

Eskerrik asko Eneko!!

LORATEGI USAINTSUA

BEGIRATU!! LH5-EKO IKASLEAK HASI GARA GURE ESKOLAKO LORATEGIARI FORMA EMATEN!!

 

ZAINDU DEZAGUN GUZTION ARTEAN!!

 

 

 

 

LH6 ETA ERREFUXIATUAK

LH6. mailako ikasleek errefuxiatuen gaia landu dute  "Hotz Legazpi" taldearekin elkarlanean. Unitate didaktikoaren izenburua "Zergatik etortzen dira?" izan da eta azken xedea gaiarekiko sentsibilizazioa. 

Ikasleen inplikazioa osoa ona izan da eta ekintza interesgarriak burutu dituzte.!!

 

klika hemen informazio gehiago nahi baduzu.

 

 

MARTXOAK 8-NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Aurtengoan ere, urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Beste urteetan, denok elkarrekin jardun  badugu ere,  aurtengo egoera kontuan izanik, geletan ospatu dugu.
Emakume Kirolari ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek, haiekin solasaldi saioak medio. 

Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu, gure eskaerari erantzun dieten emakume kirolari guztiei.

PAILAZOEK OPARITUTAKO INTXAURRONDOA LANDATZEN

Pasa den azaroaren 25ean Latxartegi aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Amaren intxaurrak" ikuskizuna eskaini zuten. Bertan intxaurrondo bat oparitu ziguten nahi genuen lekuan landatzeko. Haurren iritzia aintzat hartuta zuhaitza Santikutz egoitzan landatzea erabaki zen eta iritzia eman zuten neska-mutilen artean zozketa egin zen. Irabazleak Edem Abdesalam, Olaia Moro, Nadia Carro eta Elisa Curac izan ziren; hauen ardura izan da zuhaitza landatzea Santikutz parkean eskola ezberdinetako zuzendari eta udaletxeko ordezkarien laguntzaz.

 

 

 

MARTXOAK 8

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Egin klik irudiaren gainean bideoak ikusteko!

 

EGUNEAN BEHIN-IRABAZLEAK

Egunean Behin jokoko otsaileko irabazleak Garzia Etxeberria familia eta Aitziber Arrugaeta izan dira

ZORIONAK eta segi horrela!

 

 

LH6-IBAIA AZTERTZEN

 6. mailako ikasleak Urtatza ibaira gerturatu gara, batez ere uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Ur laginak eta lur laginak hartu ditugu, eta ondoren gelara ekarri ditugu ikertzeko. Baita ere bertan hartu dugu uraren temperatura, ikasi dugu uraren abiadura neurtzen eta ibaiaren inguruan dauden landareak eta bizi diren animaliak behatu ditugu. 

Bikain pasatu dugu eta asko ikasi dugu!!!!!

LH6- ZIENTZIA LANTZEN

 

Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek, Hezkuntza Zientifikoan murgilduta dabiltz!!

Zein esperimento egin ote dute oraingo honetan?

EGUNEAN BEHIN IRABAZLEAK

Egunean Behin jolaseko aurreko Denboraldiko irabazleak.

Sion Aztiriaren eta Arantxa Martinezen argazkiak Jakion saskiarekin.

ZORIONAK bioi eta segi horrela!

 

Klik hemen gehiago ikusteko

 

 

 

GURE IRRATIA!!

Irrati saioak martxan ditugu. 

Entzun-entzun!!

 Ea zer nolako berri interesgarriak kontatzen dizkiguten gure lagunek!!

 

 

LH5-LH6 UDAL LIIBURUTEGIAN

 

 Urtarrilaren 22an, LH5 eta LH6. mailako ikasleek herriko

liburutegira egin zuten bisita.

 

BELLOTA LANTEGIKO "GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA"

Bellota enpresak antolatu duen gabonetako postal lehiaketan, IBON HUERTA ( HH 5 urte)  irabazlea izan da, 3-6 urte bitarteko kategorian.

 

ZORIONAK IBON!!

EUSKARAREN ASTEA

Astelehenean hasita, gure ikastetxean, "EUSKARAREN ASTEA" ospatuko dugu. Hau dela eta, Normalkuntza taldeak egitarau hau prestatu du. Ekintza erakargarriak dira, denok ondo pasatzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta gure hizkuntza maitatzen jarraitzeko.


EUSKARALDIA: IPUIN LABURREN LEHIAKETA

Legazpiko EUSKARALDIAK antolatutalo ipuin laburren lehiaketarako, gure ikastetxean egindako IPUINAK martxan daude!!

Idatzita eta bidalita!!

 

ZORTE ON PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!

 

EUSKARALDIA

IA, IA IA…. BADATOR EUSKARALDIA!!!

 

Hementxe duzue aurtengo Euskaraldiko bideoklipa, abestia eta ipuin labur labur laburren lehiaketa.

Anima zaitezte eta gozatu euskaraldiarekin!!

 

Klika irudian.

 

 

EGUNEAN BEHIN

Anima zaitezte falta zaretenak!

Hilabetero 2 sari egongo dira.

 

LH5 BERTSO BELDURGARRIAK

LH 5.mailako ikasleek bertsolari lanetan aritu dira eta gaurko gauari buruzko bertso polit hauek eskeini dizkigute!!

Aupa zuek!! Segi horrela!!!

 

Azaroak 25

Datorren azaroaren 25-ean "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA" aldarrikatu nahiean ikastetxean honako ekintzak buruko ditugu astean zehar.


LH-1 PARKEAN!!

Eguraldi ona aprobetxatuz, LH-1eko ikasleek, arratsalde dibertigarria pasa zuten herriko parkeetan.


LH-5 SASIETA

Aurreko urriaren 23-an LH5. mailako ikasleak Sasietakoekin hondakinen sailkapenan inguruan hainbat ekintza burutu zituzten.

Asko ikasi eta disfrutatu zuten!!


LH-3 GEOLOGOAK GARA!

Gaur, LH-3ko ikasleak, egin duen eguraldi ona aprobetxatuz, eskolatik irten eta geologoak bihurtuz, lurzoruak izkutatzen dituen altxorrak aztertzera joan dira!

Primeran ibili dira!!

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Aurten ere Topagunearekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren edizio berria jarri dute martxan.

Egin klik argazkian eta jarraitu beharreko pausoak ikusiko dituzue. Animatu zaitezte!

LH-5 SASIETA

LH-5 SASIETA (Bertsioa 1.0)

Miniatura 10/29/20 3:01 AM, adm-domingoagirrelhi adm-domingoagirrelhi-(e)k igota
Batez bestekoa (0 Botoak)

Bertsioa 1.0

Azken aldaketa adm-domingoagirrelhi adm-domingoagirrelhi-k egina
10/29/20 3:01 AM
Egoera: Onartuta
Jaitsi (359k) Lortu URLa.
Bertsioen historikoa
Bertsioa Data Tamaina  
1.0 orain dela 10 Hilabeteak 359k Jaitsi

HH-5 HERRIKO LIBURUTEGIRA GOAZ!!

Haur Hezkuntzako 5 urteko neska mutilak herriko liburutegia joango dira eta bertan, ipuin kontaketa saioa eskainiko diete.

Ondo ibili eta gozatu!!


LH-3 GEOLOGOAK GARA!

Gaur, LH-3ko ikasleak, egin duen eguraldi ona aprobetxatuz, eskolatik irten eta geologoak bihurtuz, lurzoruak izkutatzen dituen altxorrak aztertzera joan dira!

Primeran ibili dira!!