Elkarbizitza - Hezkidetza
Eskolako partaide guztion arteko ELKARBIZITZA bultzatzea du helburu.
Zer da Elkarbizitza positiboa?
“Gure eguneroko eta etengabeko harremanetan elkarri entzutea, errespetatzea, amore emateko gai izatea eta laguntzeko prest egotea, bestearen lekuan jartzea, ezberdinak izanik aukera berdinak izatea, besteengan konfiantza erakustea eta besteen sentimenduak errespetatzea”.
HEZKIDETZA alorrean berriz, eskolako helburu nagusiak honako dira:
• Emakume eta gizonezkoen arteko rol desberdintasunen inguruko aurre iritziak gainditzen laguntzea.
• Berdintasunean heztea
• Genero indarkeria eta sexismoak eragindako indarkeria mota guztiak identifikatu eta prebenitzeko prestatu.
• Aniztasun guztiak onartuz, elkarrekin bizitzeko ikasleak heztea.
Horretarako hezkuntza prozesuan parte hartzen dugun kide (Ikasle, guraso eta irakasle) partaidetza aktiboa beharrezkoa da.
Telefonoa: 943899174 | Telefonoa: 943899309
012115aa@hezkuntza.net