Eskola garraioa

 

Legazpi herria aldapatsua izateaz gain, auzo desberdinetan banatua dago. Horrek garraio eskaintza berezia eskatzen du.

Egunero goizean eta arratsaldean bi ibilbideen bitartez eta eguerdian buelta bakarra eginez, autobusak ikasleak geltokietan jasotzen ditu ikastetxera normaltasunez etor daitezen. Eskola ordutegia bukatutakoan, bueltan eramaten ditu ikasleak beren geltokietara.

Zerbitzua doakoa da horretarako eskubidea dutenentzat. Legez, garraio eskubidea dute ikastetxetik gutxienez bi kilometrotara bizi direnak. Bestelako erabiltzaileek zerbitzua ordaindu egiten dute.

Gure ikastetxeari dagokion garraio enpresa “GOIERRI BUS” da eta Guraso Elkartearen bitartez eguerdiko zerbitzua egiteko ikastetxeak kontratatzen duen zerbitzua "CUADRA" enpresak egiten du.

 

* Maskararen erabilera derrigorrezkoa da LH-1 LH6. 

Haur Hezkuntzakoen kasuan gomendagarria da.