IK-KI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASGELAN

“IKASTEKO KOOPERATU, KOOPERATZEN IKASI”
 

Lan kooperatiboan oinarritzen den irakasteko metodologia bat da. Etapa eta arlo ezberdinetan garatzen duguna.
 

Ikasleek talde txikietan lana egiten dute  eta estrategia ezberdinak erabiliz,  talde kohesioa indartzen da eta autoestimua areagotzeko lagungarria da.
 

Ikasleak “denok denongandik ikasten dugula” eta” taldea indartsuagoa da denok batera lana egiten badugu” jabetzen joaten dira.

 

Eskola osoan, Heziberri 2020-k planteatzen dizkigun konpetentziak garatzeko, Ulermnen Proiektuen bidez lan egiten dugu.

 

Aipatutako IK-KI dinamikak eta estrategiak erabiltzeaz gain, adimen anizkunak,, Golden 5eko  estrategiak plangintza, ahozkotasunaren lanketa sakona, IKT baliabideak…erabiltzen direla ziurtatzen dugu.