IKT

 

 Azken urteetan gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenak hezkuntzaren alorrean ere, teknologia berriak sartzea ekarri dute. Urteak dira, Domingo Agirre Eskolak IKTen erabileran oinarritutako ikasketa prozesuen aldeko apustua egin zuela.

Gure eskola, IKTak gelan erabiltzearen onurak begi-bistakoak zirela pentsatuz, Eskola 2.0 proiektuan eta IKT heldutasun ereduan sartu zen.

Ikasturte honetan eta Hezkuntza Sailak aginduta DIGICOMP proiektuan sartu gara.

 

DIGICOMP proiektua:

Hezitzaileon konpetentzia eta estrategia digitalak garatzeko norabidea.

Hezitzaileen konpetentzia profesionalak zehaztuak daude eta zehaztuta dauden hezitzaileen konpetentzia pedagogikoak lantzea ezinbestekoa da ikasleen konpetentzia digitalak sustatzeko.

 

22 konpetentzia landuko dira 6 eremuetan banaturik:

1. Konpromezu profesionala.

2. Baliabide digitalak

3. Irakaskuntza ikaskuntza

4. Ebaluazioa

5. Ikasleak ahalduntzea

6. Ikasleen konpetentzia digitala sustatzea