Informazio Orokorra
Guraso Elkartea Domingo Agirre ikastetxeko ikasleen gurasoez osatua dago. Elkarte honen bidez, gurasoek euren seme/alaben heziketa prozesuan parte hartzen dute.
Guztiok kezkatzen gaitu gure haurren hezkuntzak eta talde honetako kide izateak aukera ematen digu zenbait ekintza proposatu edota iradokizunak egiteko. Honela, eskolako instalazioak, jangela, garraioa edota eskolaz kanpoko ekintzak hobetzeaz gain, gure seme/alaben hezkuntzan ere parte har dezakegu.
Domingo Agirreko guraso elkartea talde ezberdinez osatua dago, non bertan, gurasoek zein irakasleek parte hartzen duten.
- Jaiak eta kultura: San Nikolas, Santo Tomas, Ihauteriak eta beste zenbait ekintzekin lotuta dago. Udaletxearekin bateratzen da herriko kultur ekintzetarako.
- Danborrada: honen antolakuntzaz arduratzen dira.
- Eskola kirola: talde hau, Zerkirekin batera, entrenamendu zein partiduak normaltasunez betetzeaz arduratzen da.
- Jangela: jangela zerbitzuan egon daitezken gora behera edo iradokizunez arduratzen da.
- Garraioa: autobuseko txandak ziurtatu eta garraioaren funtzionamendu onaz arduratzen da.
- IKT: eskolako web orria eguneratua egoteaz arduratzen da, honetarako irakasleekin elkartuz eta web orri dinamiko eta osatu bat sortzea du helburu.
- Ekonomia: Gurasoek egindako ekarpenak zentzuz erabiltzeaz arduratzen da.
- Euskara: Udaletxeko arduradunekin batera, euskera sustatzeko egiten diren ekintzei buruzko informazioa zabaltzeaz arduratzen da.
- Baikara (Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioa): guraso elkarteko kide garen aldetik baikarak egiten dituen bileretan parte hartzen dugu beste eskolekin eguneratuak egoteko.
- Elkarbizitza: Eskola osatzen dugun eragile guztion harremana sendotzea izango litzateke talde honen helburua. Beraz talde honek elkarbizitza astea antolatzen du urtean behin, gai ezberdinak jorratuz: atzerritarrak, ezinduak,etab. Honez gain , batzorde finkoak hilero izaten ditu bilerak zuzendaritzarekin egunerokotasuna jorratzeko eskolako gaien inguruan.
Anima zaitez!!! Hileko lehen astelehenetan biltzen gara eskolako liburutegian, edozein izango da ongietorria, naiz eta iradokizunak proposatzera edo entzule bezela bazatoz ere. Nahiz eta batzordeetako kide ez izan, noiz nahi etor zaitezke. Guraso Elkartearekin harremanetan jartzeko, emailez egin dezakezu:
gurasoelkartea@legazpikoeskola.eus
Telefonoa: 943899174 | Telefonoa: 943899309
012115aa@hezkuntza.net