Agenda
Classroom tutoriala
Zatoz gu ezagutzera!!
Zatoz gurekin!
Euskaraldia Libdup 2018
Makina bat taupada
BIZI GIRA KUTXA BIRA
Gure eskolak ere bat egiten du ekimenarekin,
eta zu, animatzen al zara?
LH5 LIBURUAREN EGUNA
LORATEGI USAINTSUA
BEGIRATU!! LH5-EKO IKASLEAK HASI GARA GURE ESKOLAKO LORATEGIARI FORMA EMATEN!!
ZAINDU DEZAGUN GUZTION ARTEAN!!
LH6 ETA ERREFUXIATUAK
LH6. mailako ikasleek errefuxiatuen gaia landu dute "Hotz Legazpi" taldearekin elkarlanean. Unitate didaktikoaren izenburua "Zergatik etortzen dira?" izan da eta azken xedea gaiarekiko sentsibilizazioa.
Ikasleen inplikazioa osoa ona izan da eta ekintza interesgarriak burutu dituzte.!!
klika hemen informazio gehiago nahi baduzu.
HH3 UDABERRIA!!
Hiru urteko Haur Hekuntzako ikasleek eskolako ateari udaberriko jantzia jarri diote: loreak,tximeletak, txoriak...
MARTXOAK 8-NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA
Aurtengoan ere, urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Beste urteetan, denok elkarrekin jardun badugu ere, aurtengo egoera kontuan izanik, geletan ospatu dugu.
Emakume Kirolari ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek, haiekin solasaldi saioak medio.
Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu, gure eskaerari erantzun dieten emakume kirolari guztiei.
PAILAZOEK OPARITUTAKO INTXAURRONDOA LANDATZEN
Pasa den azaroaren 25ean Latxartegi aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Amaren intxaurrak" ikuskizuna eskaini zuten. Bertan intxaurrondo bat oparitu ziguten nahi genuen lekuan landatzeko. Haurren iritzia aintzat hartuta zuhaitza Santikutz egoitzan landatzea erabaki zen eta iritzia eman zuten neska-mutilen artean zozketa egin zen. Irabazleak Edem Abdesalam, Olaia Moro, Nadia Carro eta Elisa Curac izan ziren; hauen ardura izan da zuhaitza landatzea Santikutz parkean eskola ezberdinetako zuzendari eta udaletxeko ordezkarien laguntzaz.
MARTXOAK 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Egin klik irudiaren gainean bideoak ikusteko!
EGUNEAN BEHIN-IRABAZLEAK
Egunean Behin jokoko otsaileko irabazleak Garzia Etxeberria familia eta Aitziber Arrugaeta izan dira
ZORIONAK eta segi horrela!
ANDEREÑO LURDES
Hil honen 17an, agur egin diogu gure lankide izan den Lurdesi jubilatzeko momentua heldu zaiolako.
Zorionak bihotz-bihotzez eta muxu handi bat denon partetik!!
ONGI ETORRI JULEN!!!
Julen hasi da lanean gure eskolan, ongi etorria!!!
"Pauso Berriak"ekimen bizi eta gogotsua da. Bere xedea adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. Hala, ageriko eredu positibo eta sozialki eraldatzaileak sortzeko eta merkatu arruntean lanbideratze osoa lortzeko. Programa 2010 urtean jaio zen eta ATZEGIK eta GUREAK kudeatzen dute elkarrekin.
Egin klik hemen bloga ikusteko
PAUSO BERRIAK: AURKEZPENA
Bideo honetan Julen bezalako pertsona batek egiten duen lana ikus dezakegu.
“ESPERIEMENTU SOZIALA”
Bideo honek berriz, mundu mailan egindako esperimentu baten berri ematen du, bertan familiak umeengan duen eragina garbi ikusten da.
HH2-PAPER BIRRINDUAREKIN JOLASEAN
Gaur txikitxoen erdiko plaza paper birruinduaz bete zaigu!!
Haurrek testura, pertzepzio eta sentsazio ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dute.
SEKULAKO FESTA BIZI IZAN DUTE!!
IÑAUTERIAK 2021
LH6-IBAIA AZTERTZEN
6. mailako ikasleak Urtatza ibaira gerturatu gara, batez ere uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Ur laginak eta lur laginak hartu ditugu, eta ondoren gelara ekarri ditugu ikertzeko. Baita ere bertan hartu dugu uraren temperatura, ikasi dugu uraren abiadura neurtzen eta ibaiaren inguruan dauden landareak eta bizi diren animaliak behatu ditugu.
Bikain pasatu dugu eta asko ikasi dugu!!!!!
GURE IRRATIA!!
Irrati saioak martxan ditugu.
Entzun-entzun!!
Ea zer nolako berri interesgarriak kontatzen dizkiguten gure lagunek!!
EGUNEAN BEHIN IRABAZLEAK
Egunean Behin jolaseko aurreko Denboraldiko irabazleak.
Sion Aztiriaren eta Arantxa Martinezen argazkiak Jakion saskiarekin.
ZORIONAK bioi eta segi horrela!
LH6- ZIENTZIA LANTZEN
Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek, Hezkuntza Zientifikoan murgilduta dabiltz!!
Zein esperimento egin ote dute oraingo honetan?
LH5-LH6 UDAL LIIBURUTEGIAN
Urtarrilaren 22an, LH5 eta LH6. mailako ikasleek herriko
liburutegira egin zuten bisita.
DANBORRADA
Haur Hezkuntzako ikasleek "San Sebastian" eguna ospatu dute danborrak gogor astinduaz!!
Artistak zarete!!
ZORIONAK!!
MATRIKULA ZABALIK!!
Behar duzuen informazioa HEMEN hitzaren gainean klik eginez lortu dezakezue.
ESKOLAKO ABESTIA
Urte berriarekin batera gure eskolako abesti berria!!
Eskerrik asko eskolako irakasle den Gari Salcedori eta 6.mailako ikasleei lan eder hau egiteagatik.
Eta mila esker ere Maria Redondori!!
Anima zaitezte zuen bideoak grabatzen eta guri bidaltzen!!
Dibertigarria izango da!!
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GUREKIN!
Aurtengo ikasturtea berezia izan arren, OLENTZERO eta MARI DOMINGI beti bezala etorri zaizkigu eskutitzak jasotzera!!
Mila esker bikote eta hurrengo urte arte!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
LH5 GABON POSTALA
LH5. mailako ikasleek Gabon Postal zoragarriak egin dituzte familiak zoriontzeko!!
Zorionak kuadrila!! Lan bikaina egin duzue!!
BELLOTA LANTEGIKO "GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA"
Bellota enpresak antolatu duen gabonetako postal lehiaketan, IBON HUERTA ( HH 5 urte) irabazlea izan da, 3-6 urte bitarteko kategorian.
ZORIONAK IBON!!
EUSKAL KANTEN LEHIAKETA
Euskararen asteko "EUSKAL KANTEN LEHIAKETAN",
LH- 2.B maila taldea irabazlea izan da.
ZORIONAK!!
EUSKARALDIA LEGAZPIN
LH-5 BERTSOAK EITB MARATOIA
Hauek dira LH-5 mailako ikasleek sortu dituzten bertsoak eta bideoa eitb maratoian parte hartzeko.
Oso ondo neska-mutilak!!
EUSKARAREN ASTEA
Astelehenean hasita, gure ikastetxean, "EUSKARAREN ASTEA" ospatuko dugu. Hau dela eta, Normalkuntza taldeak egitarau hau prestatu du. Ekintza erakargarriak dira, denok ondo pasatzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta gure hizkuntza maitatzen jarraitzeko.
EUSKARALDIA
DOMINGO AGIRRE EUSKARALDIAREKIN BAT!!!
Azaroak 25
Datorren azaroaren 25-ean "EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA" aldarrikatu nahiean ikastetxean honako ekintzak buruko ditugu astean zehar.
HAURREN GIZA ESKUBIDEEN EGUNA
Gaur Azaroak 20, "Haurren Giza Eskubideen Eguna" ospatzen da. Hau dela eta, "ZUEKIN" abestia entzuteko aukera duzue.
Milaka haur daude gerren menpe, etxe gabe, babesik gabe eta bere herritik ihes egin behar izan dute. Kantu honekin babesa eman nahi diete eta haurren giza eskubideak bermatu daitezen aldarrikatzen dute.
EUSKARALDIA: IPUIN LABURREN LEHIAKETA
Legazpiko EUSKARALDIAK antolatutalo ipuin laburren lehiaketarako, gure ikastetxean egindako IPUINAK martxan daude!!
Idatzita eta bidalita!!
ZORTE ON PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!
EUSKARALDIA LIBDUP 2018
HH-3 UDAZKENA GELAN!!
Arantzazuko 3 urteko txikitxoek, hostoak eta makiltxoak bildu ondoren, horma-irudi dotore egin dute!!
Aupa artistak!!
LH-1 PARKEAN!!
Eguraldi ona aprobetxatuz, LH-1eko ikasleek, arratsalde dibertigarria pasa zuten herriko parkeetan.
LH5 BERTSO BELDURGARRIAK
LH 5.mailako ikasleek bertsolari lanetan aritu dira eta gaurko gauari buruzko bertso polit hauek eskeini dizkigute!!
Aupa zuek!! Segi horrela!!!
LH-3 GEOLOGOAK GARA!
Gaur, LH-3ko ikasleak, egin duen eguraldi ona aprobetxatuz, eskolatik irten eta geologoak bihurtuz, lurzoruak izkutatzen dituen altxorrak aztertzera joan dira!
Primeran ibili dira!!
LH-5 SASIETA
Aurreko urriaren 23-an LH5. mailako ikasleak Sasietakoekin hondakinen sailkapenan inguruan hainbat ekintza burutu zituzten.
Asko ikasi eta disfrutatu zuten!!
HH-5 HERRIKO LIBURUTEGIRA GOAZ!!
Haur Hezkuntzako 5 urteko neska mutilak herriko liburutegia joango dira eta bertan, ipuin kontaketa saioa eskainiko diete.
Ondo ibili eta gozatu!!
CLASSROOM
Lehen Hezkuntzako ikasleak hasita daude Classroomen lehenengo urratsak aurrera eramaten.
Jarraian azaltzen diren pausoak, ongi barneratu dituzte eta oso pozik daude!!
Horrela jarraitu!!
EGUNEAN BEHIN!
Galdera-erantzunen euskarazko jokoa.
Klika eta aurrera!!
MORIARI LAGUNTZEN
Moriako pertsona errefuxiatuek laguntza behar dute.
MOBILIZAZIOAK
Ikasturte segurua eta adostauren aldeko mobilizazioekin jarraitzen dugu. Bihar ostiralean, arratsaldeko 18:00etan manifestazioak hiru hiriburuetan.
MARRAZKI LEHIAKETA

ILINTXA FUTBOL TALDEA
Legazpiko "ILINTXA" futbol taldetik, informazio hau luzatu digute:" kirola gustoko baduzu, Ilintxako nesken taldean parte hartzeko aukera duzu".
Anima zaitezte!!
GURE TXIKITXOAK AURRERA!!
KAIXO FAMILIA:
GURE TXIKITXOAK AURRERA DOAZ!!
KONTURATU ORDUKO PASA DA DENBORA ETA HH3 KO IKASLEEK ARANTZAZURI AGUR ESAN DIOTE ETA POZ-POZIK HASI DIRA ESKOLA HANDIAN!!
HH5 URTEKO IKASLEEK BERRIZ, HAUR HEZKUNTZA BUKATU ETA 1GO MAILARA IGO DIRA. ETAPA BERRIARI ILUSIO HANDIZ EKIN DIOTE!!
AUPA LAGUNOK!! ONGI ETORRI!!
GREBA EGUNA

COVID19-FAMILIENTZAKO DEKALOGOA
COVID19-PROTOKOLOA
BILERAK COVID19 PROTOKOLOA
ONGI ETORRIAK!!
2020-21 IKASTURTEA
IKASTURTE AMAIERA
Ikasturte berezi honi amaiera emateko momentua iritsi da eta eskola komunitatea osatzen dugun guztioi mila, mila esker zuen partaidetzagatik.
Irailean indarberrituta hasiko gara eta berriz ere elkarlanean jarraitzeko prest! Uda ona igaro dezazuela eta laster arte!!
NAHIZ HURBIL,
NAHIZ URRUN,
GU BETI LAGUN!!
LH6 AGURRA
LH 6. mailako ikasleak agurtzeko unea iritsi zaigu eta elkarrekin eginiko bidea beti gogoan izango dugu!!
Etapa berri hau inadartsu eta pozik hasi dezazuela opa dizuegu bihotz-bihotzez!!
ZARETEN BEZALAKOAK IZATEN JARRAITU!!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!!
AISIALDI ASTEA
Aurten bizi dugun egoera berezian, Legazpiko Udalak astebeteko aisialdi-programak prestatu ditu herriko LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
Ezaugarriak:
- LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrei egingo zaie eskaintza
- Astebeteko txandak izango dira. Hiru txanda:
- Uztailaren 6tik 10era, LH1 (2013koak)
- Uztailaren 13tik 17ra, LH2 (2012koak)
- Uztailaren 20tik 24ra, LH3 eta LH4 (2011 eta 2010ekoak)
Informazio gehiago helbide honetan:
https://www.legazpi.eus/albisteak/item/5453-aisialdi-astea-aisialdia-ere-euskaraz
Izena emateko formularioa:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe3S4pVBs2Oud53Cqyo1UgSGHb8fANIrVBqw1w8wmYGxRGhnw/viewform
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAI BIRTUALA
Hau da, asteburu honetatik aurrera, prestatu duten programa ederra. Gure etxeetatik on line jarraitzeko aukera izango dugu.
Jarduerak, EHIGEKO Youtube kanalean eta Euskal Eskola Publikoaren sare sozialetan jarraitu ahal izango dituzue.
Disfrutatu!!
KLIK HEMEN
INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EKAINAK 5, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA.
6.mailako ikasleek bideo zoragarri honen bidez gogorarazten digute zeinen garrantzitsua den gure ama lurra ongi zaintzea!!
Mila esker!!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
Lehenengo urtez ezin izango dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu.
Hala ere, gure etxera iritsiko da!! Logoa inprimatu, koloreztatu eta leihoan jarri.
Nahi izanez gero, argazkia atera eta jaia@ehige.eus helbidera bidali eta beraien sare sozialetan argitaratuko dituzte.
Informazio gehiago HEMEN
ENE KANTAK
GURE IKASLEENTZAT SORPRESA TXIKI BAT DAUKAGU!!
LGTB-FOBIA
“MAIATZAK 17”
ELKARBIZITZAKO blogean, egun honen inguruko azalpenak eta
zenbait proposamen ikus ditzakezue.
OSPITALERATUTAKO HAURREN EGUNA
Gaur, MAIATZAK 13,
OSPITALERATUTAKO HAURREN EGUNA,
ospatzen da.
Bizi dugun garai honetan, aproposa iruditu zaigu, beste haur batzuen egoera kontuan izatea eta momentutxo batez, haien lekuan jartzea.
Ospitaletan denbora luzez, gaixotasunarekin burrukan ari diren haurrekin bat egitea.
ANIMO!!
MUXU, MUXU, MUXUUUUU!!
IKASLE ETA FAMILIA GUZTIENTZAKO
Ez zaitezte ahaztu gurekin!! Guztion artean lortuko dugu eta laister ikusiko gara!!
HAURRAK KALERA!!
Bihar apirilak 26 eta azkenean heldu da egun berezi hau!!
Bihartik aurrera zuen haurrek kalera atera ahal izango dute zorionez eta hau ere, egoera guztiz berria izango da hainbeste aste etxean pasa ondoren.
Poza, ilusioa, beldurra, urduritasuna....biziko dituzue bai beraiek eta baita zuek ere eta une hauetan. Laguntzeko asmoz, hemen duzue “HARTZA MARTZA” ren ipuina.
Baliogarria izango zaizuelakoan, disfrutatu ipuina eta biharko eguna!!!
Agur eta ondo ibili paseoan!!!
LH-6 IRAKURKETA PARTEKATUA
Emakumeen Egunaren baitan, martxoaren 6an Chillida Lantokin adin ezberdinetako 80 legazpiarrek "Su tranpa" liburua irakurri zuten ozenki.
Bertan, gure ikastetxeko LH-6mailako ikasleek parte hartu zuten.
Emakumeen lan baldintza duinak, bidezko merkataritza, irakurzaletasuna, inklusioa eta irakurtzeko eskubideak aldarrikatzeko unea izan zen.
Irudiaren gainean KLIKATUZ, argazki gehiago ikusteko aukera duzue.
ZORAGARRIAK ZARETE!
Azken hiru aste hauetan bizi izan dugun egoera, benetan zaila izan da guztiontzat!
Hau dela eta, irakasle guztion izenean, mila-mila zorion bidaltzen dizkizuegu familia guztiei zuen partaidetzagatik eta bereziki gure ikasle txapeldun horiei.
Ongi zaindu zaitezte eta laister arte!!
HAURREN GIZA ESKUBIDEEN EGUNA
Gaur Azaroak 20, "Haurren Giza Eskubideen Eguna" ospatzen da. Hau dela eta, "ZUEKIN" abestia entzuteko aukera duzue.
Milaka haur daude gerren menpe, etxe gabe, babesik gabe eta bere herritik ihes egin behar izan dute. Kantu honekin babesa eman nahi diete eta haurren giza eskubideak bermatu daitezen aldarrikatzen dute.
ORTZADARRA PROIEKTUA
Oso egoera latza bizitzen ari gara une hauetan eta elkarri indarrak emateko, ortzadarrak sortu ditugu gure balkoiak eta lehioak apaintzeko.
Horrela inguruko etxeetan dauden haurrei, helduei, aiton-amonei...bakarrik ez daudela adierazten diegu.
Mila esker ikasleei, familiei, irakasleei...proiektu honetan egindako lanagatik!!!!
Eskolako Symbalooak
Telefonoa: 943730068 | Fax: 943731822 | Telefonoa: 943731474
012115aa@hezkuntza.net