LIBURUTEGIA
Proiektu honen helburuetariko bat ikasleengan irakurzaletasuna sustatzea bada ere, liburutegia informazio iturri bihurtzea da beste helburu garrantzitsua.
Liburutegia eguneratuz eta liburu egokiz hornituz, leku atsegina, haurrak goxatzeko gunea...bihurtu dela uste dugu; beti ere, beraien interesak kontuan izanik.
Hau guztia lortzeko:
- Liburutegia eguneratuta eta informatizatuta mantentzen dugu.
- Lehen Hezkuntza osorako liburu mailegua sistema antolatuta dugu.
- Liburutegian arduradun bat dugu. Honek ikasleentzat ekintza ezberdinak antolatzen ditu eta material osagarriak sortzen ditu.
- Arduradunak Liburutegiko Bloga kudeatzen du, irakurketa-idazketarekin zerikusia dituzten zenbait lan eta berri publikatzen dituelarik.