MUGIMENDU AUTONOMOA
Berritzegune Nagusiko Nere Inda eta Ordiziako Berritzeguneko Ane Hernandezen gidaritzapean, Haur Hezkuntzako irakasle/hezitzaile taldeak aurrera daraman egitasmoa da.
Haurraren garapen osoa eta integrala lortzea du xede nagusia.
Egitasmo honetan haurra, garapen prozesu batean hazten ari den pertsona bezala ikusten da, gure gidaritzapean hazi eta heziko dena, interes propioak dituena...eta prozesu honetan, hezitzaileak bidelagun izango gaituena.
Guzti honek, espazioen konzeptu berri bat lantzea, espazioak konpetentziak garatzeko gune prestatuagoak izatea eta materialekiko kontzeptu berri bat lantzea ekarriko digu.