BEKAK 2022/23

IKASTURTE HASIERA

Udako oporrak ederki pasa ondoren, ikasturte berriari hasiera ematera goaz.

 

Ongi etorri guztioi eta laster arte!!

 

 

 

ONDO PASA!

Ondo ibili udako oporretan eta irailaren 8an berriro elkartuko gara!

 

HITZALDIA

SANTO TOMAS AZOKA

Eskerrik asko SantoTomas azoka aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi!! Eskerrik asko ere, Daniel Huertari horrelako argazki zoragarriak ateratzeagatik!!

 

SAN TOMAS AZOKA

 

Datorren igandean denok Santo Tomas azokara!! Ondo pasa!!

 

SANTO TOMAS AZOKA 2018-19

 

Aurten ere Santo Tomas feria ospatuko dugu datorren igandean, abenduak16. Anima zaitezte eta inguratu azokako arkupetara!!!

ZER DA ZURETZAT EUSKARA?

Eskolako hainbat guraso, ikasle eta irakasleen artean egindako bideoa. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, MUNDIALAK ZARETE!

 

HEZKIDETZA ETA SEXU-HEZIKETA

 

ANTZERKI TAILERRA

 

Antzerki tailerreko neska eta mutilek saio ederra eskeini zuten eskolako aretoan. Bideo polita ere grabatu dute.

Txalo bero bat artista hauei!!



 

JOSTUN TAILERRARI AGURRA

 

Aurreko asteazkenean, JOSTUN TAILERRARI omenaldi hunkigarria eskeini genion gure eskolan. Isabel Aztiria, Feli Nuñez eta Rosa Hernandez gidaritzapean, sei urteetan zehar, astean behin elkartu dira eskolako gela batean gogoz josten irakasteko prest.

Eskolako komunitatearen patetik, bihotz-bihotzez gure eskerrik beroenik egindako lanagatik!!

BARATZETIK SUKALDERA!!

 

Eskolako Guraso Elkarteak "Baratzetik sukaldera" bigarren tailerra antolatu du San Miguel baserrian. Bertan, neguko barazkiak ezagutu eta sukaldatu egin dituzte giro bikainan!!

SANTO TOMAS AZOKAKO EGITARAUA

 

Abenduaren 16an, Sto. Tomas Azoka ospatuko dugu.

Euskaraldia Libdup 2018

TXORRIBOX 2.TAILERRA

 

Aurreko asteburuan, eskolako hainbat familiek TXORIBOX tailerrean parte hartu zuten. Ekintza dibertigarria eta interesgarria izan zen eta partaide guztiek naturarekin harremanetan gauza asko ikasi zuten.


EZ, EZ DA!

 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu, "EZ, EZ DA!" leloa familia, irakasle eta ikasleek osatuta.

TXORIBOX 2. TAILERRA

 

Datorren larunbatean, hilak 24, Guraso Elkarteak, Aranzadi  Zientzia Elkartearekin batera, hegaztiak ezagutzeko tailerrari jarraipena emanez, bigarren tailerra antolatu du. Bertan, habi-kutxak eraiki eta kokatuko dituztelarik.

Tailerra arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara izango da eta 10€ko prezioa izango du. Kontutan hartu plazak mugatuak direla eta gehienez 30 haurrek parte hartu dezaketela. 

Eskolak antolatutako ekintza izanda ere, herriko haur guztiek parte hartzeko aukera dute. Horretarako, eskolara deitu beharko dute 943 73 00 68 zenbakira.

Eskolako ikasleek Inikaren bidez izena eman dezakete.




 

"UDAZKENEKO BARAZKIAK, BARATZETIK SUKALDERA"

 

Goiz ederra igaro dute familiak, barazkien jatorria eta berezitasunak ezagutzen. San Migel baserriko Gorka Iñurritegiren baratzean eta Mireia Alberdi dietistarekin sukaldean. 


UDAZKENEKO BARAZKIAK-BARATZETIK SUKALDERA

 

Larunbat honetan, urriak 20, tailer bat antolatu du Eskolako Guraso Elkarteak jangela batzordearekin batera. Udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu (Legazpiko San Migel baserrian) eta  ondoren sukaldatzeko aukera eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Tailerra irekia da eta 8 urte azpikoek, nagusi baten laguntza behar dute parte hartzeko. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Honen prezioa 5€koa da.

Izena ematea, Inika bidez edo 943 730068 telefonora deituz egin daiteke. Parte hartze kopurua murriztua da, gehienez 15 lagunekoa.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu,  KLIK EGIN.

"TXORIBOX" TAILERRA

 

Aranzadi zientzia elkarteko eskutik eta eskolako Guraso Elkarteak antolatutako Txoribox ekintzan, eskolako hainbat haurrek parte hartu zuten aurreko larunbatean eta bikain ibili ziren.

Informazio gehiago izateko, irudiaren gainean KLIK EGIN.

Jakin ezazue, hurrengo saioa azaroaren 24an izango dela eta honetan, txorientzako etxetxoak eta janari kaxak egingo dituztela.

 

Erreka Eguna!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!

 

Eskolako Elkarbizitza Eguna 2017